Pasar al contenido principal

0280-04

Edukiak

Azpidokumentuak
1 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
2 1937. ekitaldiko aurrekontua Tribunalak onartu duela jakinaraztea.
3 Aurrezki Kutxa Probintzialari jakinaraztean orain ez dagoela haur gor-muturik herrian # Tomas Maizi animali kaltegarriak ehizatzeagatik ordaintzea # Apaizari laguntza helburuekin emandako dirulaguntzagatik eskertza gutuna bidaltzea.
4 Foru Aldundiari erantzutea Maria Beldarrain eroaren Santa Agedako gastuak ez direla udalaren kargu izango.
5 Soldadutzako mutikoen zerrendatze eta sailkapena egitea.
6 Foru Aldundiak bidalitako kontuen onarpena # Erietxean dauden gaixoen gastuak nork eta nola ordaindu erabakitzea # Mikaela Arandiari alarguntasun pentsioaren zati bat ordaintzeko erabakia.
7 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
8 Cruz Sarasola gazteak San Antonio Abad erietxean dituen gastuak udalaren kontura ez direla izango erabakitzea # Amilibiari 25 lanpara ordaintzea # Kaudaletako kutxa irekitzeagatik ordaintzea (giltza galdu omen zen).
9 Sagastumera doan herri bidea auzolanekin konpontzen ari dela jakinaraztea # Foru Aldundiak Maria Pilar Tapia izendatu duela herriko telefonista berria.
10 Gipuzkoako Gudako Batzorde Karlistak ala aginduta udalbatzarra mezetara joatea.
11 Hilerria haunditzeko lanak Juan Imazi esleitzea.
12 Plater Bakarraren eguna (Plato único) ospatu dela eta bildutako dirua bankura eramateko erabakia # Amilibiak ekarritako 12 lanparak ordaintzea # Udal tasen inguruko dokumentazioa # José Antonio Loinaz etxetik bota dutela Tolosako Gobernadore Militarraren…
13 Hildako zerri bakoitzari 5 pezetako ariela jartzea # Zakur bakoitzeko 5 pezetako ariela jartzea # 1938. ekitaldiko ordenantza fiskalak prestatzea.
14 1934. urteko ekitaldiko kontu orokorraren onarpena.
15 Zakurren tasa kobratzea # Foru Aldundiko Prince eta Murillas Udal ordezkari izendatzea # Udal tasen inguruko dokumentazioa # Sagarrondoak Xomorroa jota daudela eta laguntza eskatzeko Nekazal Zerbitzu Nazionalari.
16 Probintziako Komisioari jakinaraztea zenbat aseguru etxe dauden herrian suteen eta azienden babeserako # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
17 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
18 1936. urteko ekitaldiko aurrekontuak idazteko erabakia.
19 Maisuarentzako etxea izango dena berritua dagoela eta Garmendia ahizpekin alokairu hitzarmena sinatzea.
20 Gabonetan frontean dauden soldaduei dirua bidaltzeko 100 pezetako dirulaguntza ematea.
21 1936. urteko soldadutzarako deialdirako mutikoen sailkapena.
22 Andazarrateko erietxea eraiki denetik herriko hilerrian lekurik ez dagoela eta leku berria bilatzeko erabakia.
23 Foru Aldundiari erantzutea zenbat herritar hil diren gudan eta gastuak kudeatzeko zenbat diru eman duen udalak # Corpus egunean meza egitea bai baina bazkaririk ez ospatzea erabakitzen da.
24 Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren zuzendari berriaren gutuna irakurtzea # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
25 "Parte Oficial de Guerra del uartel General del Generalisimo" tituloa duen idatzia udaletxeko balkoitik irakurri dela jakinaraztea.
26 Eugenio Etxeberria idazkaria gartzelatik atera dela eta berriro bere kargu hartzea onartzea.
27 Foru Aldundiak 1936. urtean udalari dagokion zergaren berri eman duela jakinaraztea # Jauregiri hainbat teilagatik zorra ordaintzea.
28 Foru Aldundiari dirulaguntza eskatzea Hilerriko haunditze lanak egin ahal izateko.
29 Cruz Sarasola gaztearen San Antonio Abad erietxeko gastuak udalak ez dituela ordainduko jakinaraztea Foru Aldundiari # Idazteko makina konpontzeko erabakia # Juan Aizpuruari erositako kohete eta dinamita ordaintzeko erabakia mahai gainean uztea.
30 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
31 Andazarrateko erietxeko hildakoentzako hilerriko partzelak 50 pezetara kobratzeko erabakia # Alzate-Elizmendi biderako erositako argiteria ordaintzea # Elizako atarian poztontzi bat jartzeko erabakia.
32 Batzarrak noiz ospatu finkatzea # Maisuak berriro legez agindutako etxea eskatu duela eta udalak etxea ez duela jarriko baina dirutan lagunduko diola # Agirre arkitektuak hilerriaren zabaltze lanak egiteko aurkeztutako plano eta aurrekontuak onartzea #…
33 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
34 Erreketeek orain arte gastu altuegia egin dutela udal aurrekontuan eta muga jartzea # Gipuzkoako Gudako Batzorde Karlistak agindutakoa atzeratzea: gastuetan laguntzeko diru eta bitxiak eskatzea.
35 Herri eta Nekazal kontribuzioa %3.ko rekargoarekin kobratzeko erabakia # Ur hoditeriak aldatzeko obrak aztertzeko erabakia.
36 1937 urteko ekitaldiko aurrekontua onartzea.
37 1938. ekitaldiko ordenantza fiskalen behin-behineko onarpena # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
38 Andazarrateko erietxea eraiki denetik herriko hilerrian lekurik ez dagoela eta honen inguruko laguntza eskatzeko Junta de la Lucha Antituberculosa delakoari bisita egitea.
39 1937. urteko ekitaldiko udal kontuak jendaurrean aurkezteko erabakia.
40 Gobernadore Zibilaren agindua beteaz albaitaria eta danbolin-joleak kargutik kentzen dira (Pedro Munita, José Galdos eta Pablos Galdos) # Plaza hauek berriro betetzeko eskaera epea irekitzea # Concepcion Esnaola udal arielen administrari izendatzea #…
41 Elizmendiko iturria konpontzeko materialak ordaintzea Aizpuruari # Auzo-lanetan izandako janari eta material gastuak ordaintzea.
42 Corpusaren prozesioa frontoiraino jaisteko erabakia, bertan aldare txiki bat jarriko delarik.
43 Hilerriko haunditze obretako dokumentazioa Gobernadore Zibilari eta Osasun Inspektoreari eraman zaiela eta erantzunaren zain daudela jakinaraztea # Hilaren 18.an Santa Marina baselizako mezetara joateko erabakia.
44 Villabona-Asteasu eta Asteasu-Andazarrate zatietako oinezko postarien pentsakera politikoa udalarenaren desberdina dela eta zerbitzuak aztertzeko erabakia # Madrid hiria "indar nazionalek" hartu dutela eta festa ospatzeko erabakia # Udal tasen inguruko…
45 1938. urteko ekitaldiko aurrekontua prestatzeko hainbat puntu aztertzen dira # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
46 1936. urteko soldadutzarako deialdirako mutikoen sailkapena berrikusteko deialdia # Jornalariaren soldata finkatzea.
47 Lan istripuen aseguruaren legea (1932/10/08) betetzeko erabakia (udal langileek aseguru bat izateko beharra).
48 Osasun Mankomunitateak agindutako dirua ordaintzeko erabakia # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
49 San Pedro jaien programa onartzea # San Pedro jaietarako Andoaingo Guardi Zibilari bi polizia eskatzea # Udaletxeko sarrera eta Sanzenenea etxerako errepideak konpontzeko erabakia # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
50 Corpusaren prozesioa frontoiraino jaisteko erabakia apaizak onartu duela jakinaraztea eta egun horretako programaren onarpena.

Identifikazioa

Signatura
0280-04
Dokumentu mota



Autoritateak