Pasar al contenido principal

Udalbatzaren osoko bilkuren akta liburua, 1933-1935

Edukiak

Descripción

Udalbatzaren osoko bilkuren akta liburua, 1933-1935

Azpidokumentuak
1 Tolosako Arrillaga argazkilariari herriko argazkia eskatzea # José Maria Eizmendiri Presentacion Lizaso txiroaren hilkutxa egiteagatik ordaintzea # Hiri eta nekazal kontribuzioaren %2 jaso dutela.
2 Urriko iraultzaren berri emateko paskin gehiago eskatzea # Corpus Cristi eguneko prozesioa ospatzeko baimena.
3 Eskolako fatxadak udan margotzea # Udal tasen inguruko dokumentazioa: ardo kupela bat apurtu eta 25 litro galdu direla.
4 Foru Aldundiari Santa Agueda eroetxean herriko gaixoek izandako gastuak ordaintzea # Tolosa eta Irungo zentral telefonikoen automatizazioaren inguruko idatzia # Udaletxeko etxebizitzan sutea egon dela eta konponketak egiteko erabakia.
5 Errekrutatze kutxara joateko deialdia # Antonio Jauregi gaixoaren gastuak ordaintzea Tolosako Ongintza Batzordeari # Tuberkulosiaren aurkako borrokarako Elkartearen egoerari buruzko azterketa # Foru Aldundiak aginduta Gabriela Alzururi 15 eta 16…
6 Etxeberria Madoz anaiei hilerrian lursail bat saltzeko erabakia # Foru Aldundiaren bandoak ateratzea: bata mintegiko landareak eskainiaz eta beste Fraisoroko eskolan 8 ikaslerentzako lekua dagoela # Zizurkilgo udalak albaitariari zor zaizkion soldatak…
7 Nesken eskolako irakasleari behar duen materiala ordaintzea # Donostiako Zahar Txiroen egoitzari dirulaguntza ematea # Maria Joséfa Amundarain San Antonio Abad erietxea sartu dutela jakinaraztea # Errekrutatze kaxan dauden herriko bi mutikoei…
8 Soldadutzako mutikoen sailkapen eta neurketen inguruko idatzia # Jornalariaren soldata finkatzea # Nekazal erroldaren inguruko idatzia # Kale garbitzaileari pala bat erostea.
9 La Unión y el Fénix Español aseguru etxeak udaletxeko sutearen kalteak ordaindu dituela # San Pedro jaietako programa onartzea # Jaietarako guardia zibilari bi polizia eskatzea # Manuel Sarasolari Santa Marinan egindako berrikuntzak ordaintzea # Manuel…
10 Antonio Ugartemendiari Etxebitarte baserria berritzeko obra baimena # Gipuzkoako Aurrezki Kutxak Zorraren izenemateen inguruan bidalitako gutuna.
11 Udal Auzitegi ekonomikoak 1934. urteko aurrekontua onartu duela jakinaraztea # Aizpuruaren igeltsutegian ur kontagailua jarri dela # Yakintza euskal Elkarteak jakinarazten du Zarautzen euskal poesiaren festa ospatuko dela # Pisu eta neurrien azterketa…
12 Alkatea bidaltzea Euskadiko Estatutu berriaren inguruko Udalen bilerara # Andazarraten hildako gorpuen hilobiratzeko gastuak udalak ez dituela ordaindu behar # Udalak kontribuzioagatik ordaindu behar duena jakinaraztea # Enciclopedia Agrícola de Salvat…
13 Apaizak udal ongintzan gastatzeko dirua eman diola udalari # Nekazal kontribuzioa # Gipuzkoako Bankuak kobratutako inskripzioak udalari ingresatzea # Udal tasen inguruko dokumentazioa # Tolosaldeko gartzelen batzarrak egindako bileraren berri ematea #…
14 Instituto Provincial de Higiene delakoari ordaintzea # San Antonio Abad eta Santa Agueda erietxetan dauden herriko gaixoen gastuak ordaintzea # Santa Marina baselizako teilatuan dabiltzan haurren gurasoekin biltzea # Soldadutzako mutikoen bilera…
15 José Migel Urretabizkaia San Antonio Abad erietxea sartu dutela # José Angel Jauregiri udaletxean egindako berrikuntza obra ordaintzea.
16 Abokatu bat kontsultatzea medikuari dagokion soldata eztabaidatzeko.
17 Soldadutzako mutikoen sailkapen eta errebisio eguna aldatzea # 1933. urteko ekitaldiko udal aurrekontu orokorraren onarpena.
18 Euskal Poesiaren egunean egingo diren ospakizunen artean salduko diren poesia liburuak erostea # Francisco Usandizaga soldadutzatik kanpo utzi dela jakinaraztea.
19 Andazarraten hildako gorpuen hilobiratzeko gastuak udalak eta Foru Aldundiak erdibana ordaintzeko beharra # Errekrutatze kutxako eginkizunak arazorik gabe egin direla jakinaraztea # Uholdeek harri handiak mugitzean lursailetan eragindako kalteen berri…
20 Albaitari eta Osasun inspektoreak Asteasuko udalak zor diona erreklamatzen duela # Hainbat gastu ordaintzeko agindua.
21 Foru Aldundiak mintegietako landareak eskaini dituela # Idazkari izateko probak Madriden agin ahal izateko dirulaguntzak atera dituela Foru Aldundiak # Tolosako Ospitalean Antonio Jauregi txiroak izandako gastuak ordaintzea # Udal tasen inguruko…
22 Dario Esnaola idazkaria hil dela eta dolumiñak ematea.
23 Medikuari dagokion soldata eztabaidatzeko abokatuak esan duela erizain eta emagin soldatak ere eman behar zaizkiola # Ramiro Maezturi eskertzea Gorteetan Udalaren aldeko lana eskaintzeagatik.
24 Udal tasen inguruko dokumentazioa # Soldadutzako mutikoen errebisio eta sailkapenaren berri ematea # José Gaztañaga eta José Urbieta soldadutzatik salbuetsiak uztea # Udal hauteskundeak ospatu direla eta 10.ean eratuko dela udal berria.
25 Corpus Cristi eguneko prozesioa ospatzeko baimena # Aurrezki Kutxak jakinarazten du Eusko Ikaskuntzaren udako kurtsoetara joateko bekak atera dituela # Herriko jaien programa prestatzea # Lorenzo Esnaolaren aurkako salaketa, Lizolategiena baserritik…
26 Etxeberria Madoz anaiei hilerriko lursaila lagatzeko txostena eskatzea # José Maria Tapiari eskola txuritzeko agindua ematea # Instituto Provincial de Higiene delakoeri hiru hilabetekoa ordaintzea # Hezkuntza erlijiosoaren inguruko idatzia irakurtzea #…
27 Gipuzkoako bankuak udalaren kontuen egoera jakinarazten du # Hainbat gastu ordaintzeko agindua.
28 Manuel Saroberi iturriak eta Iturrieta Sarobeko zubia konpontzeagatik eta hilerria haunditzeagatik ordaintzea.
29 Gaixoek ospitaleetan izandako gastuen ordainketaren inguruko idatzia # Maria Beldarrain gaixoaren gastuak bere anaiarekin erdibana ordaintzeko erabakia.
30 Jornalariaren soldata finkatzea # Santa Marina ondoko etxearen pareta bateko zuloa konpontzea # Ondarzuri iturburuan hoditeria aldatzea # Arkautenea etxetik iturrira doan bideko zuloak tapatzeko baimena Albino Iraolari # Herriko banda beste leku…
31 "Sociedad Tolosako arrantzaleak" delakoak atzo Asteasu errekan amuarrain arrainkumeak bota zituztela jakinaraztea # Andazarrateko erietxean gaixoak jasotzeko baldintzen inguruko idatzia, Tuberkulosiaren Aurkako Borrokaren Gipuzkoako Batzordearena # Udal…
32 Udal tasen inguruko dokumentazioa # La Unión y El Fenix Español aseguru etxeari ordaintzea # Jaietako programa onartzea.
33 Andazarrateko hilerriari buruzko idatzia egiteko Valentin Oiarbide abokatua kontratatzea # Etxeberria Madoz anaiei hilerrian lursaila emateko erabakia atzeratzea # Euskal Herriko txistularien elkarteari dirulaguntza emateko erabakia mahai gainean uztea #…
34 Albaitari inspektoreari soldatak ordaintzearen inguruan kontratatutako abokatuari ordaintzea # Udal tasen inguruko dokumentazioa # Fakunda Ibarrolari eskolako materialearen gastuak ordaintzea.
35 1935. urteko ekitaldiko aurrekontu arrunta egiteko arauak aztertzea # Lurralde eta nekazal kontribuzioaren inguruko kontuak # Zedula pertsonalen gaineko zerga # Foru Aldundiak jakinarazten du Fraisoroko eskolan ikasteko bekak atera direla # Umezurtzen…
36 Tolosako Arrillaga argazkilariak egindako argazkia ordaintzea # Udal Lege berriaren aplikazioaren inguruko idatzia # Aurrekontu arrunta Probintzi komisiora bidaltzea # Eugenio Etxeberria bitarteko idazkari izendatzea.
37 Udal tasen inguruko dokumentazioa # Leon Sorondo enpresariari galdetzea hiltegiko argia dohainik eman dezakeen # Hiltegirako polea bat erostea # Gipuzkoako bankuak jasotako inskripzioak udalaren kontuan ingresatzea # Iturralden jarritako lanpara José…
38 Udalbatza berriaren eraketa # Alkatea izendatzea: Juan José Kortajarena.
39 San Pedro jaietarako musika kontzertuak kontratatzea # Anbrosio Oñazpi jaietarako bigarren txistu-jole bezala kontratatzea.
40 Abokautak Andazarrateko erietxean hildako gorpuen hilobiratze gastuak ordaintzearen inguruan egindako idatzia bidaltzea # Santos Saez familiari panteoi bat egiteko obrak hasi direla jakinaraztea # Foru Aldundiari zor zaizkion zergak ordaintzea.
41 Kontribuzio probintzialaren banaketa # Gobernadore Zibilak debekatu duela Kontzertu Ekonomikoaren batzarrera joateko ordezkarien hauteskundeak egitea # Tuberkulosiaren aurkako batzarrak Andazarraten hildakoen gorpuak lurperatzeko gastuak ordaintzeko…
42 1935. urteko ekitaldiko aurrekontu arruntaren behin-behineko onarpena # Idazkaritzarako erositako materialak ordaintzea.
43 Udal Legearen inguruan izandako bileraren inguruko jakinarazpenak # Idi eta ahari probak egiteko debekua jaso dutela jakinaraztea # Dario Esnaola idazkaria zenaren sendiak eskertza onak bidali dituela # Alberto Usandizagari Santa Marinan egindako lanak…
44 Juan Zumetak Txuringai aldea lursailagatik alokairaua # Ibilgailuen gaineko patenteengatik Foru Aldundiak udalari ordaintzea # Udalak Foru Aldundiari Santa Agueda eroetxean dauden gaixoen gastuak ordaintzea.
45 Komisio iraunkorrak eratzea # Karobietan lanean dabiltzan langileei dirulaguntza emango dizkiela Lurralde Komisioak # Donostiako Txiroen Ahizpak izeneko mojek ongintza gaiak landu ditzaketela jakinarazten duela Mikeleteen teniente koronelak #…
46 Gorteetako diputatuek ardoaren gaineko udal arielak kentzeko eskaera egin dutela eta txostena eskatzea # Izurriteen aurkako kontrola Fraisorotik egingo dela jakinaraztea.
47 Pasaiako udalak bidalitako idatziari atxekitzea: portuan kobratzen diren tasak Bilboko portuaren berdinak izatea eskatuaz # Juan Aizpuruak hilerrian panteoi bat egiteko lursaila erostea.
48 Udaletxeko telefonoaren automatizazioaren inguruko bilerara joatea Tolosara.
49 Lanbide heziketako Batzordeak jakinarazten du Donostiako Lan Eskolari ordaindu behar zaiola # Haize indartsuek Santa Marina baselizan erangindako kalteak konpontzea.
50 San Antonio Abad ospitalean herriko gaixoek izandako gastuak ordaintzea # Maria Beldarrain erietxetik ateratzeko eskaera, sendatu bait da # Irarreta ahizpa gazteak Tolosako ongintza etxetik ateratzeko gestioak egitea # Eusko Ikaskuntza aldizkaria erostea.

Identifikazioa

Signatura
0280-03
Dokumentu mota

Hasiera data
1933
Amaiera data
1935


Autoritateak